Erronda
Erronda kalea edo Calle de la Ronda esaten zaio, hemen harresiaren kanpoaldean zegoelako eta jagoleek handik errondak edo zaintza-ibilaldiak egiten zituztelako. Harresia desagertu zen aspaldi, oraindik kale honetako pare bat etxetan haren aztarnak soma ditzakegun arren.

Santiago katedralaren eta erribera artean betiko Bilbo, benetako Bilbo dago, 800 urteko Bilbo osatzen dute zazpi kaleek. "Somera, Artekale, gero Tenderia, han ikusi nituen mila komeria(...)".



